Euskadik klima-aldaketari egiten dion ekarpena txikia da (EBko isurketa guztien % 0,5), baina
erantzukizuna partekatua da, horixe da isurketak murriztearen arloan nazioartean nagusi den
printzipioa. Euskal gizarteak, beraz, ezin dio bizkarra eman klima-aldaketaren kontrako borrokari,
eta dagokion erantzukizun-puskari beldurrik gabe heldu dio, tinko eta zorrotz.
Euskal herritarren %34k ez du egiten duena baino gehiago egiten aldaketa klimatikoaren aurka,
edo ez dakielako zer egin dezakeen, edo uste duelako ezin duela gehiago egin. Argitalpen honek
horretan nahi du lagundu. Denok erraz-erraz eta egunero-egunero egiteko moduko gauza txiki
batzuk erakutsiko dizkigu, bakoitzak bere zertxoa egin dezan aldaketa klimatikoa geldotzeko.
Europar Batasunean, urtean batez beste pertsonako 8,5 CO2 tona isurtzen dira, eta, Euskadin, 8,7.
Gure ardura da arrasto hori mehetzea.
52 keinu jaso ditugu, errazenetik zailenera. Gauza praktikoak dira beti, denok egiteko
modukoak aldaketa klimatikoa moteltzearren eta bizitzeko moduko mundua uztearren
datozen belaunaldiei. Xumea irudituagatik ere, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.
Ez dezagun gutxietsi pertsona bakoitzak klima-aldaketa arintzeko egin dezakeena.
Keinu bakoitza garrantzitsua da!